Irteera (San Pedrotik): Arrantzara irteera Mater Ontzian
Mater Itsasontzi Museoak arrantza saio bat egiteko aukera ematen du bere itsasontzitik. Ontziaren gainak 33 metroko luzeera du eta ekintza hau egiteko aukera ona ematen du. Espezie desberdinak arrantzatuko dituzte: ekainean hegaluzea, maiatzean legatza, apirilean berdela eta urte guztian zehar arrain txikiak. Hartutakoa berriro ere itsasora itzultzea edo ez bakoitzaren erabakia izango dela aurreratu dute. Horrez gain, arrantza-tresnak ezagutzeko aukera ematen du tailerrak: kanaberak, karreteak, ekipamendua eta beita. Bakoitzaren arrantza-tresnak ere eraman daitezke.
Irteera honetarako eraman behar dena: zapata itxi eta ez labainkorrak, txapela, eguzkitako krema eta beharrez gero zira. Eta argazki kamara.
Bisitari kopurua mugatua da, 35 pertsonakoa, eta lehendik eman behar da izena. Informazio guztia jakiteko segi irakurtzen.