
Itsastarrak-en aurreko irteera bat
Urteko azken mendi irteera antolatu dute Itsastarrak eta Mendi Zaleak taldeek iganderako. Lezaundi eta Bitigarra mendiak igoko dituzte, Araban, Arana eta Arroitegi bailaretan.
Trintxerpeko Hospitalillotik irtengo dira, igandean bertan, 06:45ean. Animatzen direnek 943396055 eta 679731034 telefon zenbakietara deitu behar dute aurrez izena emateko.