
Lagun kuadrilla handia biltzen da Trintxer Mendi Taldearen irteeretan.
Trintxer Mendi Taldeak 25. urteurrena ospatzeko irteera antolatu du, Erniora. Aukeran hiru ibilbide: Iturriotzetik, Larrauletik eta Andazaretatik. Ernio igo ondoren, 12:30ak inguruan, Zelataunen elkartuko dira denak eta han talde argazkia egingo dute. 07:30ean aterako dira Dax taberna paretik,08:00etan, toki beretik, Larrauletik igoko direnak, eta 09:00etan, Iturriotzetik doazenak.