Jaia (Donibane): Oarsoirriak
Larunbatean, Pasai Donibaneko Nabalaldean atletismo festa ospatuko da Pasaiako Oarsoirriak ekimenak antolatuta. Korrika, bizikletan edota patinetan hainbat ibilbide egiteko aukera izango dute haur, gazte eta familiek. Eguraldi txarra eginez gero, ekintza frontoian egingo da. Patinak eta bizikletak eramateko aholkatu dute.
