Jaia (Errenteria-Orereta): Burusoilen Eguna
Egun handia izango dute burusoilek igandean, hilak 17. Izan ere, egun horretarako antolatu du Errenteriako Burusoilen Elkarteak jai handia. Eguerdian egin dute zita, 12:00etan, herri poteoa egiteko. Musikatua izango da gainera, Doike taldeak girotuko baitie poteoa.
Arratsaldean, berriz, kontzertua izango dute Zumardian, 18:00etan hasita, Gorka eta Itxasorekin.
Honakoa 11. ekitaldia du Burusoilen Egunak, eta haiekin bat egitera deitu dituzte herritarrak jai giroan ibiltzeko.
