Jaia (Oiartzun): Ikatza aterako dute
Txondorra itzali eta ikatza aterako dute, Olentzeroen Laguntzaileekin. 17:30ean kalejira egingo dute Arditurriko aparkalekutik abiatuta. 17:30etik 18:00etara bideo emanaldia eta haurrek Olentzerori idatzitako gutuna botatzeko postontzia jarriko da. Eta 18:00etan agurra, ipuin kontaketa eta Olentzeroren Laguntzaileak jaitsiko dira menditik ikatza ateratzeko.