Jaiak (Antxo): Sanferminak
Iazko sanferminen hasieran jasotako irudi bat. Uztailak 8, asteartea. Haurren Eguna
- 11:00-13:00: Karabina txapelketa haur eta helduentzat, Biteri plazan, Galepertarrak elkarteak antolatuta.
- 11:30: Toka eta poteko banakako txapelketa, Zaharren Tokian, dagokion inskripzioa egiten duten Antxoko erretiratu guztientzat.
- 12:00: Erraldoiak eta buruhandiak kaleetan barrena.
- 12:30: Zaharren Tokiko jarduera guztien sari banaketa.
- 14:30: Bazkari herrikoia, Zaharren Tokian. Dantzaldia, 17:00etatik aurrera.
- 14:30: Haur bazkaria, Biteri plazan, Xaxorda elkartearen eskutik.
- 16:00-19:00: Ur Puzgarriak, Gure zumardian, Topagunean eskutik.
- 17:00: Mahai jolasak, Topagunean.
- 23:30: Zezensuzkoa, Gure Zumardian.
- 00:00: Gaixoa ni.
