Uztailaren 25etik 31era jaiak ospatzen dira Donibanen. Ikus egitaraua
hemen. Egun honetako ekintzak hauek dira:
09:30: Autoek ezinduak jasoko dituzte beren etxeetatik eta Santa Ana ermitara eramango dituzte.
11:00: Meza Nagusia Santa Ana ermitan.
Ondoren, salda eta pintxoak banatuko dira Itsas Mendiko txistulariek girotuta.
11:30: XVI. Marmitako-txapelketa.
12:00: Balkoietako XIII. Lore-apainketa lehiaketa.
13:30: Marmitako-dastaketa eta sari-banaketa (epaimahaiko kideak herrikoak izango da).
17:00: Abordaia, buruhandiak eta umeentzako txokolate-jana plazan.
18:00: II. Pintxo Lehiaketa Bonantzan, herriko gazteek antolatuta.
19:00: Herritarrek pintxoak dastatu eta bozkatu ondoren, sari-banaketa.
20:30: Andoni Ollokiegiren kontzertua txosnetan.
22:30: Ohitura zaharrak berreskuratuz: Habaneren XIV. emanaldia. Santiago plaza musika eta kolorez jantziko da.
Ondoren: DJa plazan edo Son pa bailar taldea.