Jaiak (Donibane): Santioak
Uztailak 28, astelehena
- 11:00: Erraketa txapelketa frontoian, haur eta gazteentzat
- 14:00: Haurren bazkaria, Meipiko plazan.
- 16:30: Arrantza txapelketa haur eta gazteentzat, Bonantzan. Ondoren, askaria eta buruhandiak, Santiago plazan
- 18:00: Aurpegi margotzea eta eskulanak, Santiago plazan.
- 18:30: Kukaña, Santiago plazan. Kukañan parte hartu ahal izateko aurretik asegurua egin beharra dago eta, beraz, partaide bakoitzaren ondorengo datuak eskubidean@pasaia.net e-postara bidali beharko dira uztailaren 22a baino lehen: izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data, telefonoa, helbide elektronikoa, herria eta probintzia. 18 urte bete gabe dituztenek gurasoen baimena beharko dute derrigorrez. Egun berean eraman beharko dute antolatzaileei emateko. Parte hartzeko igeri egiten jakitea ezinbestekoa da.
- 20:30: Gazte olinpiadak, Santiago plazan.
