Uztailaren 25etik 31era jaiak ospatzen dira Donibanen. Ikus egitaraua
hemen. Egun honetako ekintzak hauek dira:
10:30: Haur lasterketa “Busti zaitez haurren eta nerabeen tratu onaren alde” lelopean, adingabekoei tratu ona ematearen aldeko kanpainaren barruan. Hiru maila egongo dira:
– Familia-lasterketa: 3-5 urte (gurasoen partaidetzarekin)
-6-9 urte
– 10-14 urte
Ondoren, hamaiketakoa.
12:00: Apar festa. Aurten Haur eta Nerabeen Udal Sailak eskainia. Eta puzgarriak plazan.
17:00: Gazte olinpiada plazan.
17:30: Dultzainero eta trikitilariak herrian zehar.
Herrien arteko herri-kirol desafioa Santiago plazan. Donibane vs Donibane Garazi.
21:30: Barrikote herrikoia plazan.
22:30: Euskal kantak, kanta-kantari Santiago plazan.
23:30: Zezen suzkoa.
00:00: Omenaldia eta aurresku herrikoia plazan.
00:30: Bull DJa txosnetan.
00:00 – 02:00: DJa Santiago plazan.