Jaiak (Errenteria-Orereta): Beraungo Jaiak
Aurreko urte bateko apar festa Beraungo jaien barruan. Beraun auzoko jaiak gaurtik igandera arte.
Egitaraua
Gaur, ostirala
- 18:00: Txupinazo aurreko dantzagarriak Pablo Sorozabal plazan, betiko musikarekin.
- 18:00: Guztiontzako bingoa jubilatuen egoitzan.
- 18:30: Jai hasierako pregoia Pablo Sorozabal. Txupinazoa aurten omendutako erakundeen eskutik. Traka handia eta Berun holi festa ondoren. Arropa berririk ez eramatea gomendatu dute antolatzaileek.
- 19:15: Apar Festa Pablo Sorozabal plazan (eguraldiak laguntzen badu).
- 19:30: Sardina jatea, aita Donosti 8-10 atzealdean.
- 20:00: Trikipoteoa auzoko tabernetan barrena, Beraun Berarara heldu arte Doike musika taldeak lagunduta.
- 21:30: Herri afaria Luis Mariano plazan, Beraun Bera elkartearekin elkarlanean. Afaria eraman behar da eta antolatzaileek mahaia erta aulkiak jarriko dituzte.
- 23:00: Oilar jokoa Pablo Sorozabal plazan.
- 23:00: Disko festa Luis Mafriano plazan Bussy Djaren eskutik.
- 00:00: Zezen suzkoa Luis Mariano plazan.
Bihar, larunbata
- 10:30: Toka, bote eta igel botaldia jubilatuen egoitzan.
- 11:00: Danborrada Sanmarkosenen.
- 11:00-14:00: Txu txu trena joanaldia Pablo Sorozabal plazatik Luis Mariano plazara.
- 11:30: Haur eta helduentzako partxis txapelketa jubilatuen egoitzan.
- 11:30-13:00: Haurrentzako joko eta jarduerak Beraun Bera elkarteak antolatuta.
- 12:00: Patata tortila lehiaketa Pablo Sorozabal plazan. Ondoren tortillen dastaketa.
- 12:30: Beraungo koro herrikoiaren eskutik kantujira.
- 16:00-18:00: Puzgarriak Luis Mariano plazan.
- 16:00: Beraun Bera elkartean haurrentzako xake txapelketa.
- 16:00: Beraun Bera elkartearen eskutik bote txapelketa Luis Mariano plazan.
- 17:30: Euskal festa. Herri kirolen erakustaldia Inaxio Perurenarekin eta jarraian euskal dantza Beraun Berako taldearekin Pablo Sorozabla plazan.
- 18:00: Goatekea jubilatuen egoitzan.
- 19:00: Txorizo jatea, ogi mamiak, eta sagardoa.
- 19:00: Askaria haur guztientzat pizza Pablo Sorozabal plazan.
- 19:30: Buruhandiak.
- 23:00: Gaueko danborrada handia Luis Mariano Plazatik irtenda Pasai Txarangak lagunduta.
- 23:30: Dantzaldia Pablo Sorozabal plazan el ritmo del desvanen eskutik.
- 00:00: Zezensuzkoa auzoko danborradak lagunduta.
Etzi, igandea
- 09:00: Diana Errenteriako Udal Txistulari Bandarekin.
- 10:30: Beraun Berako 31. Pala Txapelketa finala.
- 11:00: Partida azkarreko XXVIII. Xake Tapelketa beraun Bera elkartean.
- 12:00: Haurren danborrada handia, Pasai txarangak lagunduta.
- 12:30: Guadalupeko Amaren eta auzoko hildakoen omenez meza.
- 14:30: Herri bazkaria: paella jatea Bizarain Iakstolako patioan. aldez aurretiko txartel salmenta 5 euroan edaria eta postrea barne. Mugatuta daude tiketak.
- 17:00. familia guztiarentzako magia ikuskizuna Nork magoarekin Pablo Sorozabal plazan.
- 18:00: Txokolate jatea Pablo Sorozabal plazan.
- 18:30: Buruhandiak.
- 19:00: Acordes Navarros Jota taldearen emanaldia.
- 20:15: Jai amaierako traka handia Pablo Sorozabal plazan.
