Fanderia auzoko jaiak. Egitaraua:
Hilak 26, igandea
- 9:00: Txistularien diana.
- 10:00: Futboleko finalerdiak eta finalak, Fanderiako erabilera anitzeko pistan (suaren ondoan), Errenteriako Udalaren Kirol Departamentuaren laguntzarekin. Babeslea: K.E Beti Ona.
- 11:00: Auzoko hildakoen aldeko meza, Gabierrotako Jesusen Bihotzaren elizan.
- 11:00-12:00: Marraztu ezazu “zure auzoa” izeneko arte jarduera. Haurrei margoak eta kartulinak banatuko zaizkie. Marrazkiak Errota plazan egingo dituzte, bertan horretarako jarritako mahaietan.
- 12:00-13:00: Errota plazan Joseba Ostolaza harri-jasotzailearen erakustaldia izango da, bere eskolako ikasleekin batera, eta auzoko txikienek ere parte har dezaten ahaleginduko dira. Babeslea: Zubia taberna.
- 13:30: Trofeoak banatuko dituzte.
- 16:00: Aparraren festa, Markolako frontoian. Babes zibilaren lankidetza izango dugu.
- 17:30: Gorriti. Suaren parkean pottokak, bigantxak eta beste sorpresa asko. Babeslea: Zubia taberna.
- 18:30-19:30: Egundoko zumba erakustaldia, Activate 7-24-ren eskutik.
- 19:30: Sardina jatea, prezio merke-merkean.
- 20:30: El ritmo del desván orkestra. Babesleak: Zubia Taberna.
- 22:30: Zezen suzkoa.
- 23:00: Jaiak amaitzeko txupinazoa.