Jaiak (Errenteria-Orereta): Zamalbide auzoko jaiak
Larunbatean hasiko dira Zamalbide-Bentak auzoko jaiak. Argazkia: Kronika.eus San Isidro jaiak Zamalbide auzoan. Zamalbide-Bentak Auzo Elkarteak aurten ere festak antolatu ditu, San Isidro Jaiak. Ekitaldiak bihar hasi eta igandean bukatuko dira, eta bada zertaz gozatu.
Besteak beste, larunbata haur eta gazteen eguna izango da, eta igandeko unerik gorena herri kirolekin biziko da: Emarri taldekoak harri proban errekor berria egiten saiatuko dira.
Hona hemen, ekitaldien zerrenda osoa:
Maiatzak 18, larunbata (haur eta gazteen eguna)
- 10:30-13:00, haur jolasak eta puzgarriak Perurenako frontoian.
- 13:00etan, haur bazkaria Auzolan elkartean.
- 15:00etan, Pello Añorga ipuin kontalaria eta tailerrak Perurenako frontoiko lokalean.
- 16:00etan, mus txapelketa Auzolan elkartean. (hemen informazio osagarria)
- 17:00etan, eguraldi ona izanez gero, apar festa frontoiko kanpoko aldean. Bainujantzia eta oinetakoak eraman behar dira. Eguraldi txarrarekin, karaokea lokalean.
- 18:00etan, txokolatada bizkotxoekin.
- 20:30ean, herri afaria Auzolan elkartean, musikarekin girotua. Erreserbak maiatzaren 12a baino lehen egin behar ziren. 25 euro.
Maiatzak 19, igandea (erretiratuen eguna)
- 12:00etan, herri meza. Ondoren, salda eta bertsolariak eliz atarian: Sebastian Lizaso, Adrian Arruti eta Arkaitz Oiartzabal Xamoa.
- 12:30ean, Auzoko IV. Pala Txapelketako finala Perurenako frontoian.
- 14:00etan, Auzolan elkartean, erretiratuen omenaldiko bazkaria musika eta bertsolariekin girotua.
- 18:00etan, herri kirol desafioa, pentatloia (hemen partaideak eta egin beharreko lana). Harri proba ere izango da: Emarri taldea aurreko urteko errekorra hausten saiatuko da. Bertsolariak ere izango dira. Sarrera doan.
