Festak (Lezo): San Joan sua
21:45ean Tomas Garbizu Musika Eskolatik herriko dantzariak sokan joango dira Gurutze Santuaren plazaraino, Munttar Txistulari Taldearen laguntzarekin. Plazan direla, 22:00etan, emanaldia eskainiko dute 30 dantzarik baino gehiagok. Sua piztu aurretik, Aurreskuko dantzak egingo dituzte, eta behin sua indarrean dela haren inguruan erromeria egingo dute dantzariek, nahiz batu nahi zaizkien lezoarrek.