Jaiak (Lezo): Santakrutzak
Santakrutzen lehen egun ofiziala hilaren 13a, ostirala, izango da. Hemen egitaraua:
- 19:00. Alkate Txikien pregoia eta txupinazoa udaletxean. Ondoren Murixkako dantzarien Agurra, eta Tomas Garbizu Musika Eskolako Bandaren eta Munttar Txistulari Elkarteko kideek Lezoko herria ereserkia joko dute. Jarraian buruhandi eta erraldoien konpartsa abiatuko da, eta Holi Festa egingo dute Gurutze Santuaren plazan. Karropoteoa ere abiatuko da.
- 19:30. Santokristo elizan, Gurutze Santuaren bezperak.
- 22:45. Allerru, Altzate, Ixkulin eta Tiñelu elkarteen danborradak hasiko dira.
- 23:45. Danborraden topaketa Gurutze Santuaren plazan.
- 01:30. Liatu Garete DJa Gurutze Santuaren plazan.