Jaiak (Pasai San Pedro): Inauteriak
Sanpedrotarrak ere hasi dira asteburuko inauterietarako prestatzen, mozorroak prest dituzte. Asteburukoa iragarriko duen kartela ere kaleratu dute jada, Lorena Urrosolo eta Lili Otsoak egindakoak jaso ditu boton gehien. Larunbatean (hilak 10), egun osoan zehar izango da zerekin gozatu, denetik prestatu baitute. Honakoa da egitaraua:
- 10:30: Diana txistulariekin.
- 11:30: Haurrentzako herri kirolak eta antzinako jokoak Herriko Plazan.
- 14:30: Bazkari herrikoia Proisan Arraun elkartearen eskutik eta Javi DJk girotuta.
- 17:30: Mozorro desfilea pilotalekutik.
- 19:00: Iraunkorrak Txarangarekin kalejira.
- 21:00: Txorimalo & Beat Belea DJ set dantzaldia Begihaundin.
Bazkarirako leku gutxi geratzen direla jakinarazi du Jai Batzordeak, lehenbailehen izena emateko deia egin diete sanpedrotarrei.
