Jaiak (Pasaia): Gaztain Eguna
Azaroaren 18an gaztaina usainak Pasai Antxo hartuko du, Gaztain Eguna antolatu baitu Papineko Gazteriak. Antxotarrek eguna jai giroan ospatuko dute, eta egun osoko programazioa ondu dute. Jarduera gehienak Biteri plazan izango dira.
Hona hemen egun osoko programazioa:
Gaztain Egunaren programazioa:
- 11:00: Herri kalejira dultzaineroekin.
- 12:00: Pilota partida profesionala, Ibaiondo pilotalekuan.
- 13:00: Karropoteoa.
- 14:30: Bertso bazkari herrikoia. Bertsolariak: Libe Goenaga Arrieta, Emaitz Murua Arzallus eta Haritz Casabal Pikabea.
- 18:00: Antxoko pala final handia, Ibaiondo pilotalekuan. Helduen pala txapelketako irabazleak vs Papineko irabazleak.
- 19:00: Gaztain erretzea.
- 20:00: Bada Giro erromeria.
- 23:00: Borrokaren doinuak.
- 01:00: Etxeko DJ.
*Zehaztutakoak izan ezik, ekintza guztiak Biteri plazan izango dira.
