Jaiak (San Pedro) Larunbateko egitaraua
- 08:00-12:30: Arraitxiki txapelketa. Arrain txiki txapelketa itsasoan. Ontzi bakoitzak 30 euro ordaindu beharko ditu, parte hartu ahal izateko. Ontzi bakoitzeko hiru lagun onartuko dira besterik ez.
- 12:00: Erraketista sanpedrotarren partida frontoian.
- 13:00: Arraitxiki txapelketaren sari banaketa.
- 17:30: Herri triatloia gazteentzat Torrean. 2003tik aurrera jaiotakoei zuzendua. Lasterketa bakarkakoa izango da.
- 19:00: Gu, Agustina ikuskizuna Ereintza Dantza Taldearen eta Maddalen Arzallusen eskutik. Pilota, emakumea, bertsolaritza, dantza eta musika uztartuko dituen 30 minutuko ikuskizuna.
- 20:00: Rock Band Experience taldearen kontzertua Begihaundi tabernan. Haiek sortutako abestiak joko dituzte.
