Desberdin People lelopean Habian! Teknologia Kreaktiboa eta teknologia arloan ekintzaileek duten talentua ezagutarazteko lehenengo jardunaldia antolatu du Oarsoaldearen startups (teknologia oinarri duten proiektu berriak) teknologikoen inkubagailu kolaboratiboak.
Jardunaldia irekia da eta sektorean ari diren pertsona eta enpresei begirakoa da, “ekintzaileei eta teknologia berrien arloan beren proiektuak garatu nahi dituztenei edo gaiaren gainean informazioa jaso nahi dutenei”. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute
mezua bidalita edo 943 49 41 29 telefono zenbakira deituta.