Kaldereroak (Errenteria-Orereta): Kaldereroak helduko dira
Alabergako plazatik abiatuta helduko dira Hungariako kaldereroak Errenteria-Oreretara Inauteria iragartzera. Arditurri elkarteak antolatuta Biteri kalea, Morronguilleta kalea, Madalen kalea, Udaletxea eta Zumardia zeharkatuko dituzte. Azken horretan kanpalekua jarriko dute. Biteri kaletik itzuliko dira.