Kirola (Pasaia) X. Mitxintxola Mendi Lasterketa Herrikoia
Orotara 3,4 kilometroko lasterketa da Itsas Mendirena, eta 11:00etan Donibaneko Santiago plazatik abiatuko da: bertan eman behar da izena doan, lasterketa baino lehen. Itsas mailatik, 332 metrora igoko dira partaideak ia hiru kilometro eta erdi horietan. Lasterketaz gain, 10:00etan toki berberetik abiatuta, familien martxa egingo dute probaren helmugaraino. Nahi duten guztiek haurrekin egin dezakete martxa.
