Korrika (Errenteria-Orereta): Korrika Kulturala
Korrika Txikia; hilaren 26an izango da, ostegunarekin goiz eta arratsaldez. Egun horretarako antolatu dute Hitz haztegia Badalabek eta udalak, Alaia Martin eta Olatz Salvadorren emanaldia, 18:00etan Badalaben egoitzan. Egun horretan bertan, 19:00etan, Zuhaitz Gurrutxagak Nortasun agiria bakarrizketa eskainiko du Niessen kulturgunean udalak antolatuta.
