Literatura (Errenteria-Orereta): Ipuin kontaketa
Zer litzateke bizitza bidaiarik gabe? Deskubrimendurik gabe? Ipuinen bitartez, Euskal Herriko hamaika txokotan barrena ibiliko gara. Aspaldiko sekretuak eta pertsonaia berriak deskubritzen.
Ekintza hau euskaraz izango da eta 4-7 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Txikiren batek saioan egoteko helduaren laguntza beharko balu, honek ere izen eman beharko du. Saioko ipuin kontalaria Ameli izango da.
Saio independenteak dira eta aurrez izena eman beharko da ekitaldi bakoitzerako. Jarduerak aforo mugatua du. Plazarik lortzen ez duenak itxaron zerrendan eman dezake izena. Hurrengo saiorako izen emateak, hilabete bateko ekitaldia bukatu eta ondorengo ostiralean*, 12:00etatik aurrera irekiko dira, klik hemen.
