Literatura (Errenteria-Orereta) : Komiki kluba
Komikien bidez irakurketa sustatzeko kluba. Irakurle gaztetxoak literatura genero zirraragarri eta askotan gutxietsi honen mundura hurbiltzeko aukera paregabea. Bertan, komiki klasikoak, manga, mitologikoak zein bestelako eskaintza zabala ezagutzeko eta sakontzeko parada izango dute. Komikia lengoaia berezi bat da, marrazkien heziketan hasteko aukera ematen du.
Ekintza 8-12 urte bitarteko gaztetxoentzat izango da. Euskaraz. Asteazkenetan. Mari Garcia dinamizatzaile izango delarik.
* Saio jarraiak dira eta izena eman behar da.
