Mendi irteera (Trintxerpe): 'Mendiola-Ulia'
Mendiola-Ulia martxa 16,47 kilometroko ibilbide zirkularra da, Trintxerpen hasi eta puntu berdinean bukatuko dutena; 639 metroko desnibel positiboa eta 635eko negatiboa ditu. Irteera teknikoki erraza dela esan badute ere, mendi taldetik gazteenentzako beste proposamen bat prestatu dute, eta buelta txiki hori egin nahi dutenek 08:30ean egingo dute hitzordua antolatzaileekin.
Gainontzeko mendizaleei eskatu diete zein ordutan aterako diren zehazteko izena ematerako orduan, antolatzaileen lana errazte aldera. Inskribapenak “ahalik eta azkarren” egiteko ere eskatu dute arrazoi berberagatik.
Bazkideek 6 euroko ordaindu beharko dizkiete elkarteko kideei ibilaldi neurtuan izena emateagatik. Haurrentzat 4 eurokoa da prezioa, eta bazkide ez diren gainontzeko helduentzat 8 eurokoa.
Irteeraren ondoren, urteurrena ospatzeko bazkaria antolatu du mendi taldeak. Irakurri informazio guztia hemen.
