Musika (Donibane): Pasaia Musikal
Urtarrilaren 31n Pasaiako Musika Eskolako taldeek kontzertua eskainiko dute Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 19:00etan. Teklatu Orkestrak, PMK eta Octopusen laguntzarekin, pop-rock doinuak interpretatuko ditu, Josu Elberdinen zuzendaritzapean.
