Musika (Errenteria-Orereta): 78. Gabon Kanta lehiaketa
Ereintza Elkarteak eta Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak Gipuzkoako Gabon Abesti Sariketaren 78. ekitaldia antolatu dute abenduaren 28rako, Lekuona Fabrikan, 18:30ean. Gazte eta helduez osatutako 8 abesbatzek euskarazko bi gabon kanta abestuko dituzte. Emanaldiaren atsedenaldian Ainhoa Aierbe eta Tessa Andonegi aktoreek Euskal musikarekin kontuz!!! umorezko ikuskizuna eskainiko dute.
Sarrera orokorrak 4 euroko prezioa du, eta bi modutara eskura daiteke: online edo Lekuona Fabrikan zein Aldakonean. Ereintza Elkarteko kideen eta 15 urtetik beherakoen sarrerak, aldiz, doakoak dira, baina gonbidapena beharko dute Lekuonara sartzeko.
