Musika (Errenteria-Orereta): Palestinaren aldeko elkartasun jaialdia
OarsoMusika Elkarteak Palestinaren aldeko elkartasun jaialdi bat antolatu du ekainaren 1erako Niessen Kulturgunean, 18:o00etatik aurrera.
Honakoak dira artista parte hartzaileak:
- Hatxe + Karim, teklatua, gitarra, djarbuka eta dantzariak.
- Ilargi, Lezoko bakarlaria.
- Puto Yanu & DJ Artie, rapa.
- The Bedbreakers, bertsio akustikoak.
- Arkaitz Miner + Julen Etxegarai, Korumna eta metal abesti bat biolarekin.
- Ibon Huarte, Kukai Dantza Taldeko dantzaria.
- Txintxetilla, clowna.
- Neka ta Artola, txalapartariak.
