Musika (Errenteria-Orereta): 'Recordando a Mocedades'
Pasaiako Trebera antzerki taldea Recordando a Mocedades musika eta antzerki ikuskizunarekin bira egiten ari da, eta hurrengo geltokia Errenteria-Oreretan izango dute: hilaren 30ean (ostirala) emango dute antzerki musikala Niessen Kulturgunean, 20:00etan hasita. Sarrerak 10 euroan dira salgai; ez dira asko gelditzen.
