Musika (Errenteria-Orereta): Udal Txistulari Bandaren diana
Udal Txistulari taldea. Argazkia: Errenteria Musikal Igande honetan Olibet eta Ugarritze auzoetan arituko dira txistulariak euren dianarekin bazterrak alaitzen. 09:00etan hasiko dira eta diana, udaletxean amaituko dute. Joko dituzten zortzikoak, honakoak: Ametsa Eduardo Ezaizabarrenarena, eta Aleluia Demetrio Iriarterena.
