Musika (Lezo): Kantu jira
Urtea bukatzear da, beraz, 2025ko Lezoko kantu jiraren jarduna ere bai. Larunbat honetan (hilak 20) urteko azken kantu jira egingo dute, 12:30ean Amonen eta Aitonen Bordatik abiatuta. Euskal kantuekin herriko bazterrak girotuko dituzte, oraingo honetan Eguberri kutsuko abestiekin.
