Musika (Lezo): Santa Ageda bezperako koplak
Aiton Borda abesbatza eta Tomas Garbizu Musika Eskolako taldeen esku geldituko da Euskal Herrian usadio den herriko irteera, udalaren babesarekin. Herritarri parte hartzeko deia egin diete eragile horiek guztiek.
12:45ean hasiko da kopla kantarien segizioaren kalebuelta, musika eskolatik; parte hartzaileek, ordea, 12:30ean agertu behar dute den-dena egoki prestatzeko. Baserritar jantziekin joateko dei egin diete bertan parte hartu nahi dutenei. Noski, makila ere eraman beharko da.
Musika eskola, Ijurko, Atzekoate, Kale Nagusia eta Gurutze Santuaren plaza. Horra kantariek egingo duten bidea.
