Musika (Oiartzun): 'Ostiral Akustikoak'
Orgasmo sortzaileek sare sozialetan iragarri dute bueltan dela Ostiral Akustikoak egitasmoa, eta, hortaz, asteon izango dela hurrengo hitzordua. Jakina denez, ostiraletan izaten dira saio horiek, eta herriko musikariak gonbidatzen dituzte kontzertu bat ematera.
Hilaren 14an izango da, beraz, hitzordua, eta oraingoan Ayende musikari oiartzuarraren txanda izango da.
Saioa 19:02ean hasiko da, eta Amazkar tabernan izango da.
