Musika (Oiartzun): Zea Mays eta Kompadres Muertos taldeen kontzertua
Oiartzungo Udalak antolatuta, Zea Mays eta Kompadres Muertos taldeek kontzertua emango dute Landetxen, urriaren 19an (larunbata).
Kompadres Muertos taldeak emango du lehendabizi kontzertua, 21:00etan (ate irekiera 20:30ean izango da), eta gero hartuko dio erreleboa Zea Maysek.
Aretoko eserlekuak kendu egingo dituzte, eta ondorioz 600 pertsonentzat egongo da lekua. Sarrerak salgai daude 18€an.
