Musika (Trintxerpe): Punk gaua
Punk musika eta mugimendua estuki daude lotuta Trintxerpeko Mogambo aretoarekin, baita Pasaiako barrutiarekin berarekin ere. Horren erakusle, hilaren 13rako (ostirala) antolatu duten punk jaialdia: Akra (Castello, Herrialde Katalanak, irudian), Diskonformes (Bizkaia) eta Pez Esperma (Trintxerpe) taldeek ozen esango dituzte esan beharrekoak oholtzan, musikarekin eta hitzekin. Sarrerek 8 euroko prezioa dute. Jaialdiaren hasiera 21:30erako iragarri dute.
