Musika (Trintxerpe): 'Trintxerpe Musikaz Blai'
Hiru urteko etenaldiaren ondoren, bueltan da Trintxerpe Musikaz Blai. Jaialdia bere horretan 2019an ospatu zen azken aldiz, eta ohitura berreskuratuko dute aurten Pasaia Musikalek eta Illunbe Musika Elkarteak, ekainaren 1etik 4ra (ostegunetik igandera).
Jarduera gehienak Gernika plazan ezarriko duten oholtzan izango dira. Horra hor gaurko egitaraua:
- Osteguna, hilak 1
- 19:00etatik aurrera, Pasaia Musika Eskolako talde desberdinen emanaldiak.
