Musika (Trintxerpe): Trintxerpe Musikaz Blai
Gaur aurkeztu dute 15. edizioa. Datorren ostegunetik (hilak 6) hilaren 23ra (igandea da) bitarte musikaz blaituko du barrutia 2024ko Trintxerpe Musikaz Blai jaialdiak. 400 musikari baino gehiago zuzenean ikusteko aukera izango da 15. ekitaldi honetan, orotara, antolatu dituzten bost egunetan.Jarrian egitarau osoa:
- Hilak 6 (osteguna):
- 19:00: Pasaia Musikaleko taldeen kontzertua Serafin Esnaola plazan: Banda txikia, gaitako ikasleak, perkusio taldea eta Illumbe Akordeio Orkestra.
- Hilak 7 (ostirala):
- 18:30: Konboen jaialdia Serafin Esnaola plazan: Donostiako Zabandu taldea eta Pasaia Musikaleko ikasleak.
- Hilak 8 (larunbata):
- 12:00: Kalejira egingo dute Pasaia Musikalek trikiti eta pandero ikasleek Serafin Esnaola plazan.
- 13:00: Illunbe Musika Bandaren kontzertua Serafin Esnaola plazan.
- 19:30: Gipuzkoako dantza askatuko 68. haurren txapelketa, Serafin Esnaola plazan.
- Hilak 9 (igandea):
- 12:00: Txistularien kalejira Euskadi Etorbidetik.
- 12:30: XV. Txistularien alardea Serafin Esnaola plazan. Euskal Herriko zenbait eskoletako txistulariak, metal talde bat, perkusio talde bat, Illumbe abesbatza, Ibaiertz abesbatza eta Pasaiako musika eskolako dantzariekin.
- Hilak 23 (igandea):
- 20:00: San Joan Bezpera Gudarien Plazan. Dantzak zuhaitzaren inguruan eta San Joa piztuko dute gero.
