Musika (Trintxerpe): 'XI. Ganbera Musika Astea'
XI. Ganbera Musika Asteak Trintxerpe hartuko aste honetan. Gaurtik ostiralera bitarte, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika ikastegiko hainbat ikasle bertaratuko dira herrira, Illunbe Musika Elkarteak antolaturiko zikloarekin bat egiteko.
Gaurko emanaldiko protagonistak, honakoak: Saioa Goñi sopranoa, Carolina Luquin sopranoa, Alaitz Artola piano jolea eta Jon Imanol Etxabe baritonoa.
