Poesia (Lezo): Poesia Kaia
Poesia Kaia jaialdiaren barruan, azaroaren 16an, 19:00etan, Gezala Auditoriumean, poesia eta musika uztartuko dituzte errezitaldi baten bidez. Beñat Arruti, Garazi Ugalde eta Juan Carlos Mestre poesiaz arduratuko dira, eta Itsaso Fernandezek klarinetearekin, Jon Makusok biolinarekin eta Tomas Rutik fagotarekin, Gezala musikaz blaituko dute.
