Oarsoaldeko udalerrietan jaiak parekideagoak eta barneratzaileagoak izateko
prozesua abiatu dute udalek. Jaiak genero ikuspegitik landu, indargune eta ahuleziak detektatu eta parekide eta barneratzaileagoak izan daitezen plangintza bat abiatzea da asmoa. Horretarako, jaiak lehen pertsonatik bizi eta sentitzen dituen jendearen iritziak jaso nahi dituzte. Mota desberdinetako eragileak eta herritarrekin elkartu nahi dute eta hitzorduetara bertaratzeko deia egiten dute hemendik. Jaien inguruan mintzatu eta talde gogoetak egingo dira.