Pasaiako udal liburutegiek
diggeridooari buruzko tailer didaktikoak antolatu dituzte biblioteken egunaren harira. Tailerra lehenbizikoz San Pedroko udal liburutegian egingo dute, hilaren 20an; Donibanen hilaren 21ean izango da, biharamunean, eta Antxon, azkenik hilaren 27an. Saio guztiak 17:30ean hasiko dira, dagokion udal bibliotekan, eta guztiak gidatuko ditu Iban Nikolai oiartzuarrak. Haur eta helduentzat antolatutako tailerra da.