EKOKONTARIren bidez, ekonomia zirkularra sakonki ulertzea da helburu, euskarazko ipuin dinamikoak kontatuz, haurrek parte hartu eta ikas dezaten. Horretarako, istorioak kontatzeaz gain, tailer mota bat egingo dute, haurrek ekonomia zirkularraren eragina barneratu dezaten.
Hizkuntza: euskara
Adina: 3-5 urte, heldu batek lagunduta etor daiteke, gonbidapena haurrentzako bakarrik hartu behar da
Gonbidapenak: sarrerak.errenteria.eus edo Lekuona Fabrika
