Tailerra (Errenteria-Orereta): Eraldaketarako teoriak zorrozten
Errenteria-Oreretako Torrekua eraikinean izango da jardunaldia. Teoria akademiatik atera eta pentsamendu garaikidetik praktika berriak irudikatzeko espazio bat izango da. Bertan, hasiera batean herritarrentzat arrotzak eta zailak izan daitezkeen kontzeptu eta proposamen garaikideak (Objektuei zuzendutako ontologia, ezagutza kokatua, postmaterialismoa edo teknologien ikasketak, adibidez) modu ulerterrazean ekarri eta tresna kontzeptual berriak baliatuz eta elkarrizketaren bidez errealitatea eraldatzeko proposamen eta tresna kolektibo eta konkretuak landuko dituzte. Goizeko saioek aurkezpen teorikoak izango dituzte oinarri eta arratsaldeko saioak, berriz, parte-hartzaileen arteko dinamika errelato berrien sorkuntzari orientatuta, aditu baten gidaritzapean.
Helduei zuzendutako ekintza bat, euskaraz.
Goizean Torrekuan eta arratsaldean Badalaben.
Sarrerak 10 eurotan honako helbidean (klik hemen)
TEKS sarearen, Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategiaren eta UEUren Humanitate Digitalen Ikerketa Gunearen eskutik.
