Tailerra (Errenteria-Orereta): Mikrobiota orekatua
Nutrizio teoriko-praktiko zikloa, Jone Mendartek gidatua. 2 orduko 4 saio egingo dituzte irailaren 9, 16, 23 eta 30ean. Saioak, gaztelaniaz izango dira, eta helduentzat.
Izena ematerakoan saioetan parte hartzeko konpromezua hartu behar da.
Nutrizio teoriko praktiko zikloaren helburua da, erosketa-saskiaren eta jarduera fisikoaren kudeaketa hobetzea, oso prozesatuta dauden jangaiak mugatuz eta egunero ariketa eginez, disbiosia eta hesteetako iragazkortasuna saihesteko, organismoaren osasun globalari kalte egiten baitiote.
Izen-ematea (klik hemen) edo presentzialki Lekuona Fabrikan eta Aldakonean. Izen-ematearen kupoa agortuta badago eta itxaron zerrendan izena eman nahi baduzu posta elektronikora mezua bidali (klik hemen) edo 600 57 87 87 whatsap zenbakira mezu bat bidali.
