Tailerra (San Pedro): 'Maitasun loturak eraikitzen tratu onetik abiatuta. Hazkunde eta garapen pertsonala'.
Pertsona guztiok behar dugu maitatu eta maitatuak izan, baina, batzuetan, ‘maitatzearen’ kontzeptuak ezinegona sorrarazten digu. Horregatik, garrantzitsua da geure buruari entzuteko tarte bat hartzea, eta maitatzen eta maitatuak izaten ikasi dugun moduaz jabetzea.
Beren burua ezagutu eta garapen pertsonalean aurrera egiteko lan zoragarriari bizitzeko denbora eskaini nahi dioten emakumeentzako tailerra da, beren bizipen pertsonala hobetu nahi dutenentzat, bai eta beren buruarekin eta gainerako pertsonekin harreman askeagoak, osasungarriagoak eta gozagarriagoak ezartzen ikasi nahi dutenentzat ere.
- Hizkuntza: Gaztelera.
- Bideratzailea: Kontxi Lopez.
- Antolatzailea: Mara-Mara Elkartea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntzarekin.
- Eman izena e-posta bidez.
