Topaketa (San Pedro): Pasaia Itsas Festibala
Otsailaren 17an Pasaia Itsas Festibalak laugarren ekitaldiaren alderdi solidarioena ezagutaraziko du herritarrei irekitako topaketa batean, jaialdiak Zaporeak eta Itsas Salbamendu Humanitarioa erakundeekin duen lankidetza berritu baitu. Saioa San Pedroko lonjan izango da, 18:30ean. Ondoren, 19:00etan, mahai inguru bat egingo dute.
