Zinema (Oiartzun): 'Los reyes del Mundo'
Laura Mora Ortegaren Los reyes del mundo filma emango dute. Sarrerak aurrez erosi behar dira, hemen. Gazteleraz da filma. Sinospsia: “Egun batean gizon guztiak lo geratu ziren… Eta lurreko hesiak su hartu zuten “. Erresistentzian dagoen desobedientziari, laguntasunari eta duintasunari buruzko istorio bat. Rá, Culebro, Sere, Winny eta Nano Medellin kaleko bost mutil dira, denak umezurtzak. Erreinurik gabeko bost erregeak, legerik gabe, familiarik gabe, agindutako lurraren bila abiatzen dira. Agintariek haietako bati itzuli dioten lur zati bat berreskuratzeko bideari ekiten diote, paramilitarrek, urte batzuk lehenago, jada hila dagoen amonari kendu ostean. Istorio subertsibo bat, errealitatearen eta erokeriaren artean dabilen klan basati eta maitagarri baten bidez kontatutakoa. Ezerezera daraman bidaia, non denetik gertatuko den.
