Zinema (Oiartzun): Soy Nevenka
GENEROA: Drama | Politika | Gertaera errealak | Sexu-abusua
ZUZENDARIA: Iciar Bollarin
GIDOIA: Iciar Bollarin, Isa Campos Novela: Juan José Millás
MUSIKA: Xavier Font
ARGAZKIAK: Gris Jordana
EKOIZLEA: Kowalski Films, Feelgood Media, Movistar Plus+, Garbo Produzioni
SINOPSIA: 2000. urtean, Nevenka Fernándezek (24 urte), Ponferradako Udaleko Ogasun zinegotziak, jazarpen gupidagabea jasan zuen, sentimentala zein profesionala, alkatearen aldetik, arlo politikoan eta pertsonalean bere borondatea egiten ohituta dagoen gizonaren aldetik. Nevenkak salatzea erabaki du, baina badaki prezio oso altua ordaindu beharko duela: bere inguruak ez dio laguntzen, Ponferradako gizarteak bizkarra ematen dio eta hedabideek epaiketa publiko baten erdigunean jartzen dute. Bere kasuak #metoo mugimendua hasten du Espainian, termino hau Estatu Batuetan asmatu baino askoz lehenago. Benetako gertaeretan oinarritutako istorioa da, eta Nevenka aitzindari bihurtzen da, lehen aldiz politikari eraginkor eta herrikoi bat auzitegietara eramaten baitu, sexu eta lan jazarpenagatik.
Trailerra hemen ikus daiteke.
Sarrerak, bestalde, esteka honetan eros daitezke.
