
Altzaten eraikiko dute Musika eta Ahotsaren Etxea. Udalak 4.800.000 euro bideratuko ditu proiektu horretara.

Astelehenean lanak hasiko ditu udalak Igantzi auzoko 9-11 zenbakietan, eta Galtzaraborda etorbideko 31-33 zenbakietan.

2004koa da azken HAPOa. Ondo bidean, urtea bukatu aurretik nahi du onartu behin betiko, edo 2027 hasieran hirigintza arau nagusia udalak.

Bizilagunak kontuan hartu gabe garatutako proiektua dela salatu du Gaztañoko auzo elkarteak.

Aldundiak Pasaiako Udalari eman dio laguntza hori, eta Herrera eta Trintxerpe lotzen dituen oinezkoentzako eta bizikletentzako pasabidean mantentze eta kontserbazio lanak egingo dira.

Alokairuzko etxebizitza babestua eraikitzea funtsezkoa den uste osoa duelako egin duela udalak urratsa adierazi du Otaegik, "herrian bizi den etxebizitza larrialdiari erantzuteko".

'Oiartzun! Nork nahi du?' izeneko WhatsApp talde bat sortu dute etxeko tramankulu zein arropari bigarren bizitza bat emateko. 150 lagun inguru daude dagoeneko sare horretan.

Hiri berroneratzeko proiektu zabal hori gauzatzeko, 2.345.614 euro inbertitu dira, hiru urteetan, eta Eusko Jaurlaritzaren 725.00 euroko laguntza izan du.

Topoarentzat kalitatezko irtenbide integrala eskatu dute bizilagunek, eta herritarren kezka eta proposamenak entzun eta kontuan har ditzatela.

Gaur bertan sinatu dute obren hasiera, eta aste honetan bertan hasiko dituzte aurretiko lanak. Hamalau hilabeteko iraupena aurreikusi dute.

"Akatsa" da sozialistentzat Topoaren kotxera zaharretan 200 alokairu publikoko etxebizitza egiteko proiektua txertatu ez izana hasierako txostenean.

2022an egindako proiektuarekin alderatuta "atzera pausua" dela lizitaziora ateratakoa salatu du, eta berehala gelditzea eskatu du.

Eusko Jaurlaritzak Topoaren kotxetegietan etxebizitzak eraikitzeko proposamenarekin lotuta egin du eskaera PSE-EEk.

Pasaiako Udalak bukatu ditu Trintxerpeko Andonaegi auzoko Igeldo kalea berrurbanizatzeko lanak, auzo osoaren birgaitze integraleko planaren barruan.

Udalak hainbat hobekuntza egin ditu Trintxerpeko gunean: leihoak aldatu dituzte, berokuntza instalazioa berritu dute eta margotze lanak egin dituzte.

Gaztaño auzoan, eta auzotarren eskaera bati erantzunez, 7-14 zenbakiek mugatzen duten hiruki itxurako gunearen berrurbanizatzeko lanak amaitu berri direla jakinarazi du udalak.

Zundaketak egin behar dituzte Arraitokin, bertako lurretan kutsadurarik ote den jakiteko.

Eremu horretan, gainera, gune naturalizatu berri bat sortu da, eta haur eta gazteei begirako jolas elementu informalak, egonlekuak, mahaiak eta bankuak jarri dituzte.

Lanak lau sektoretan banatuta daude, eta 2025ean bukatuko direla aurreikusi du udalak. Lan horien kostuaren % 56a Europar Batasuneko Next Generation funtsek finantzatuko dute.

Motorra aldatu behar dute, eta piezak hilaren 24an iritsiko dira. Igogailua egun horretan bertan martxan jartzea aurreikusi du udalak.