Barrutikako saioak bukatutzat eman ditu udalak, eta orain, ekarpenak jasotzen hasiko da. Lau bilerak "irekiak eta aberasgarriak" izan direla dio.
Barruti bakoitzeko egoera, behar eta aukerak aztertzeko saio irekiak egingo dituzte datozen egunetan. Ekarpenak egitera deitu du Teo Alberro alkateak.
Errenteria-Oreretako hiru ikaslek On Zientzia bideo lehiaketako Gazte Saria irabazi dute 'Dolly ardia' ikus-entzunezkoarekin.
Herriko elkartearen "Gora Herriak" egitasmoak herri argentinarrarekin hartu emana egingo du aurten, eta Giza Eskubideen erakundeko kideak jaso dituzte.
Manifestazio jendetsua egin dute gaur Trintxerpen, Eskalerillasetik kaleratu nahi dituzten 12 familiei babesa adierazi eta "alternatiba erreal bat" exijitzeko. Oarsoaldeko Etxebizitza Sindiaktu Sozialistak eta bizilagunek deitu dute mobilizazioa.
Eskalerillasetik kaleratu nahi dituzten 12 familien aldeko manifestazioa egingo du bihar Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuak. Gudarien plazatik abiatuko da mobilizazioa.
Gaurtik igandera bitarte ezingo da Arraunlari kalera, kaira, Torreatzera eta Ondartxo pasealekura ibilgailuekin sartu. Alternatiba gisa, Hospitalilloko kaian aparkaleku bat egokituko dute.
'El conquistador del fin del mundo' telebista saioaren finalean izango da gaur Xuban Moral Otegi lezoarra. 22:30ean hasiko dute pantaila handiko emanaldia.
Besteak beste, neurria alderdiak Espainiar Gobernuan eta Eusko Jaurlaritzan egindako lanaren ondorio dela adierazi dute.
Naizen elkarteak "Eman Begi" saioa antolatu du. Hizlaria Begoña Sever izango da, eta hitzordua 17:30ean finkatu dute, Xenpelar Aretoan.
Lezoko erretiratuen elkartekoek txangoa egin zuten maiatzaren 24an, Burgoseko (Gaztela Leon, Espainia) eskualde hura ezagutzeko.
Altzibarreko 12 bizitokien zozketan parte hartzeko, 232 eskaera egin dira, eta 135 onartu. Zerrenda behin behinekoa da, eta alegazioak egiteko aukera egongo da.
Abittu orientazio zerbitzuak herritarrek batera ibilaldiak egiteko hitzordu berria eskainiko du. Ostiraleko hitzorduak mantenduko dira.